miércoles, 23 de diciembre de 2009

Irakasteko baldintzak sortu: ENTZUN.

Ba al dakigu entzuten? Ezetz esango nuke. Entzutea, besteak esan nahi duena ulertzea da.
Zenbatetan bihurtu dugu elkar-hizketa, bakar-hizketa? Norbera da egiaren jabe. Egia norberarena da. Bainan ondokoaren egia, zure bezain egi da. Elkar-hizketa ondokoaren egia deszifratzean datza. Aplikatu dezagun printzipio hau ikasleekin. Nor da egiaren jabe? Irakaslea? Nork bihurtzen du irakaslea egiaren jabe? Eta nola tratatzen dugu ikaslearen egia? Gai al gara ikasleak bere egia duela aitortzeko, entzuteko, ulertzeko? Erreflexionatu dezagun.
Emmanuel Kant-ek zioena gogoratu nahi dut: " No ver, separa a las personas de las cosas, no oír separa las personas de las otras personas"

Esan beharrik ez da, bi belarri eta aho baten jabe gera. Halere nago, bakarra duguna gehiago darabilgula bi belarriak baino. Baten batek esango luke,"eskerrak bi belarri ditugun..."

Amaitzeko, Carl Rogers-en beste esaldi borobil batek atentzioa deitu dit: "En la voz de los clientes (ikasle izan zitekeen ere), podemos escuchar al propio universo, más allá del mensaje inmediato de la persona, no importa de que se trate, está lo universal."

martes, 22 de diciembre de 2009

Olentzero maitea.


Gabonak datoz. Atzean utzi dugu ikasturtearen lehen zatia. Ez dut atzera begira jarri nahi. Aurrera begira jarri nahi dut. Eskari batekin nator. Ez nadila ikaslearen ikaste prozesuan oztopo izan. Entzun Olentzero nire eskaria. Irakastea, ikastea baino zailagoa da. Irakastea zailagoa da zeren eta irakasteak exijitzen duena da, baimena ematea ikasleari ikasteko. Hala zioen behintzat Martin Heidegger izeneko Filosofo Alemanak.
Carl Rogers-ek ere aipatzen du honakoa: "Nadie puede cambiar a nadie. Lo que puede hacer es crear las condiciones para que él, si quiere, cambie."
Esaldi hau oinarri harturik ondorengoa ondorioztatu daiteke: Irakaslearen funtzioa ez da irakastea, funtzioa da irakaskuntza prozesuetan laguntzea, denbora espazioak sortu, lekuak sortu, bitartekoak sortu, eta beraz, irakaskuntza prozesuak eman daitezen baldintzak sortu.
Olentzero maitea, ikasturtearen lehen urratsak zentzu honetan eman nahi izan ditut. Batzutan ulertua sentitu naiz, besteetan aldiz, gehienetan esango nuke, errotuegia dagoen sistema baten aurkako ahaleginean.
Ikatz piskat ez letorkidake gaizki. Bidea luzea da eta energiaren beharra izango dut eta ikatza erregai ona dela danok dakigu, ezta?

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Helburuaren iman efektua.

Lagun batek esan zidan helburuak argi izatea imanaren efektu berbera duela.
Hau da, nora joan nahi duzun argi baduzu, bidea luzeagoa edo motzagoa izanik ere, iritsiko zara noizbait markaturiko helmugara. Helmugak erakarpen magnetikoa balu bezala.
Bideak ere badu bere garrantzia. Oker edo zuzen zoazen jakitea ez da erraza izaten. Sarritan geratu, ingurura begiratu eta burua kokatu beharra dago berriz ere oinez hasi aurretik.
Ibilian ibilian egiten da bidea eta bidean aurki daitezkeen seinale eta sentsazioei adi egotea komeni da. Seinale hauek dira bide zuzenean zoazen hala ez esaten dizutenak.
Orain gutxi seinale bat jaso dugu. Bai nik eta baita nire ikasleek ere. Seinaleak “Veintitrés maestros, de corazón – un salto cuántico en la enseñanza-“ izena du. Liburu bat da eta bere egilea Carlos Gonzalez izeneko katalan bat da.
Bere bloga ere interesgarria da. Hainbat lotura interesgarri ditu. Hala nola, berak eskeinitako elkarrizketak ageri dira. http://www.ladanzadelavida12.blogspot.com/

Helburuak finkatzen.

Ikasturte haseran 3 helburu finkatu genituen taldean.
1- Bidasoa aldeko aisialdiko aukeren ezagutza.
2- Aisialdi ekintzak ikasleek antolatzea.
3- Bidasoako aisialdiko aukerak eskeiniko dituen bloga osatzea.

2. Ebaluaketaren haseran gauden honetan beharrezkoa izan da helburuak berrikustea eta gehixeaho konkretatzea.

Garrantzi berezia du, adibidez, hirugarren helburuak. Eta nago hirugarren helburu hau izan daitekeela beste biak lortzeko bidea.
2. ebaluaketa honetako helburuetako bat izango da helburuen egokitzapena eta konkrezioa.
Prozesu hau ez dago soilik nire esku, baizik eta taldearen esku.
Nire esku dagoena da kondizioak sortzea, baldintzak sortzea aipaturiko helburuak lor daitezen.
Zeintzuk dira baldintza horiek?