
Aurtengo kurtsoaren haseran neure buruari egiten nion ondorengo galdera? Zer arrantzatuko dut aurtengoan? Iazko urtea balorazio positiboarekin amaitu banuen, aurtengoaren hasera dudaz beterikoa izan da. Ikasle kopurua handitzearekin batera 3 talde berri sortu baitira.
Arrantzarako tresnak prestatu eta itsasora bota naiz inolako neopreno eta oxigeno bonbona gabe. Atzokoan ikasleekin joan nintzen Hondarribira arrantzara. Esperantza askorik ez genuen arrairik harrapatzeko eta hala izan zen. Arraiak lasai egon daitezke guregatik behintzat.
Hala da, ez genuen arrairik harrapatu bainan ezin esan ez genuenik arrantzarik egin. Nik gutxienez oxigenoa eta berotasuna arrantzatu nituen.
Hurrengo astean beste nonbaitera joango gara arrantzara. Zer arrantzatuko dugun jakitea, ordea, ez da erraza. Ziurrenik arraiak lasai lo egingo dute aurreko gauean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario