4.Bko ikasleekin batera joan naiz Txingudi Tenis clubera. Eguraldi ez oso atseginarekin, tarteka euri tanta batzuk eta hegoaize zakar xamarrarekin ariru gara ordubetez tenisean eta padelean.
Iaz ere aritu ginen instalazio hauetan, aurtengoan , ordea, ezberdintasun batzuk nabaritu ditugu. Batetik, Padeleko pistei txapela moduko bat jarri diote eta ondorioz eguraldi txarretik salbu aritu gara. Bestetik, antolaketa aldetik hobekuntzak nabaritu ditugu eta momentu guztian ongi zainduak sentitu gara.
Mila esker Txingudiko Tenis klubekoei horren ongi zaindu gaituzuelako.
Beste bat arte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario