lunes, 26 de octubre de 2009

Bizikletan hondarribira.


Ikuspegiaren arabera osatzen omen da iritzia. Ikasle garaian gogoan dut buruan nuen irakaslearen irudia. Irakaslea zen. Estatus kontua. Gu txikiak ginen bere menpekotasunean.
Gaur Hondarribira joan gara bizikletan. Ikasleek antolatu dute irteera. Bizikletak ekarri, ibilbidea osatu, helburuak markatu, segurtasun arauak ipini,...
Ni bat gehiago izan behar nuen. Ez naiz bat gehiago izan, jakina. Oraindik behetik gora begiratzen naute. Nik ederki pasa dut eguna. Klasetik kanpora eta errespontsabilitateak konpartituta eskilaren arteko tartea txikiagotu dela nabaritu dut. Beraiek berdina pentsatu dutelakoan nago. Ez dakidana da nik jeitsi edo haiek igo dituzten eskilarak. Ziurrenik bi kasuak eman dira.
Konpetentziak dira hezkuntza dekretu berrian aipatzen diren lortu beharreko helburuak. Ikuspegiak ere landu behar dira. Ikasleak bakarrik ez dira konpetentzietan hezi behar.

4.A,Dko ikasleak izan dira Hondarribira tirriki-tarraka bizikletaz joan direnak.
Animo neska mutilak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario