miércoles, 14 de octubre de 2009

Piraguarekin Bidasoako jeitsiera

Endarlatzatik Irunera. Bidasoa ibaian zehar piragua batez egin genuen ibilbidea. Lagun izan genuen eguraldi beroa, sargoria. 3 ordu ingurutan osatu genuen 10 kilometroko ibilbidea.
Santiagotarrak elkartearen eskutik gozatu ahal izan genuen piraguako irteera.
Oso atseginak izan ziren momentu guztian. Edozein laguntza emateko beti prest.
Urtetako esperientzia badute Santiagotarrak elkartekoek halako irteeratan.
Irteera oso ongi atera zen, antolaketa bikaina eta partehartzaileak oso gustura irten ginen uretatik.
Mila esker Santiagotarrak elkarteko lagunei. Plazer bat izan da zuekin elkar lanean aritzea.
Hurrengo urterarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario