lunes, 19 de octubre de 2009

Bide gorriak ezagutuz. Gaur Hendaia.


Gogoan dut afizionatu mailan nenbilela urtean zehar zenbat kilometro egiten nituen urte batean. 20.000 kilometro inguru. Ederra. Egia esan besterik ez nuen egiten, ez zitzaidan besterik egiteko denborarik geratzen.. Pedalei eragin eta eragin. Ez parrandarik, ez mendira irteerarik, ez beste kirolik. Halakoa da txirrindulariaren bizitza. Gogorra. Bainan gure amak dion bezala, gustoko lekuan aldaparik ez.
Gaurko irteerak gogora ekarritakoak dira goiko aipamenak. Abiatu gara Hendaiara bizikletan. Irteera puntua Ikastetxea. Erronka, iristea bide gorrian zehar Hendaiako hondartzaraino.
Asier eta Gorka izan dira gaurkoaren antolatzaileak. Eguraldi bikaina lagun plazera izan da ibilaldia osatzea.
Hurrengo astean Hondarribira joatekoak gara. Kontatuko dizkizuet bertan ikusiak.
Gaurko egunak pentsarazteko esaldia ere utzi dit. Zuoi ere helarazten dizuet esaldia ea niri adina pentsamendu sortzen dizuen: "Sortu ezazu diferentzia bat eta mundu berria bat sortuko duzu"

No hay comentarios:

Publicar un comentario